Estatuko hiri gehienetan bezala, Bilboko hoteletan eta beste egoitza motetako ostatu eskaintza garestia eta urria da. Horregatik, gonbidatzen zaitugu aukera egokiena bila eta alokairu egiten ahalik eta lasterren.
Puntu positibo gisa, nabarmendu behar da Jardunaldiak egingo diren Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea garraio publikoarekin oso ondo konektatuta dagoela, bereziki interesgarria izanik metroa erabiltzea.
Bestetik, Ekonomia Kritikoko Jardunaldien tokiko komiteak eta Mugarik gabeko Ekonomistak Euskadik, Blas de Otero Egoitzarekin (Cortes 38 kalea, Bilbo) lankidetzan, eskaintzen dugu ikasleentzat (ikus beheko argibideak) plaza kopuru mugatuaren finantzaketa osoa. Pertsona horiei Jardunaldietako kuotaren ordainketa ere ordainduko zaie.
Bestalde,Young Scholars Initiative-k ere dirulaguntzak ematen dizkie ikasleei. Xehetasun gehiago aurkituko dituzu hemen.
Gainerako parte-hartzaileei dagokienez, zuen interesekoak izan daitezkeen bi eskaintza helarazten dizkizuegu.
- Blas de Otero egoitzan bertan, % 15eko deskontua izango dute egoitza horren webgunean argitaratzen den prezioaren gainean (ikusi xehetasunak beherago).
- IBIS Indautxu hotelean pertsona bat edo birentzako logela kopuru mugatua eskaintzen da. Argibide gehiago emango dira banaka jardunaldietarako izena eman ondoren.
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU NAHI BADUZU EDO GALDERARIK BADUZU, IDATZI HELBIDE HONETARA:
- Aukeratu Egoitza: Blas de Otero
- Aukeratu datak: (kodea ekainaren 9tik 12ra aplikatzen da)
- Aukeratu gelen kopurua eta mota
- Sartu KODEA: ECONOMÍACRITICA26
Gela guztiek bainugela pribatua eta sukalde txikia dituzte.
Kodea otsailaren 5etik aurrera egongo da aktibo eta Egoitzan gelen eskuragarritasuna erreserba egiteko unearen araberakoa da.
Ikastaroaren matrikulazio-gastuak eta hiru gauetako ostatua (ekainaren 9, asteartetik, ekainaren 12ra, ostirala) estaliko dira. Genero bereko pertsonek partekatuko dute gela bakoitza. Bilbora bidaiatzeko kostua partaide bakoitzaren gain egongo da.
Zeintzuk dira bekak eskatzeko irizpideak?:
- Espainian bizitzea eta unibertsitatean inskribatuta egotea.
- Gazteleraz ahoz komunikatu ahal izatea.
- Jardunaldien osotasunera joan.
Plaza kopuru mugatua dagoenez, lehentasun-irizpide hauek kontuan hartuta hautatuko da:
- Jardunaldietarako komunikazioa aurkeztu izana.
- Unibertsitateko graduan matrikulatuta egotea edo ikastaroari lotutako gaietan postgraduko ikasketak egiten ari izatea.
- Gizarte-mugimenduren batean, ikasle elkartean, gazte elkartean, auzo elkartean, etab., inplikatuta egon izana edo izatea baloratuko da.
- Izena emateko ordena.
Baldintza hauek betetzen dituzula uste baduzu eta beka bat eskuratu nahi baduzu ostaturako eta matrikularako, BETE ONDORENGO INPRIMAKIA!



