JEC2026 hasi aurretik, ekainaren 10eko goizean, ikertzaile hasiberriei bideratutako hitzaldiak eta tailerrak egingo dira, batez ere doktoretza-ikasleei eta masterra amaitzen ari diren pertsonei zuzenduta. Hala ere, ikerkuntzan eta/edo ekintza sozial eta politikoan motibazioa eta interesa duten graduko ikasleek ere parte hartzea aurreikusten da.
Hitzaldi eta tailer hauek bi ardatzen inguruan antolatuko dira:
- Ikertzaile hasiberriei tresnak emateko saioak.
- Sareak sortzera eta inpaktu sozialera bideratutako saioak.
Laster jardunaldiari buruzko informazio gehiago, hitzaldien eta tailerren edukia, ordutegia eta hizlariak barne



