Ekonomia Kritikoaren Jardunaldiak funtsezko topagunea dira azterketa ekonomikoan ikuspegi kritikoetatik lan egiten dugunontzat.
Edizio honetan, ohi bezala, jardunaldi hauetan kontuan hartu izan diren gaiei buruzko zuen ekarpenak izatea espero dugu: ekonomia kritikoaren ikuspegi teorikoak; munduko ekonomiaren alderdiak; lan-mundua; ekonomiaren eta naturaren arteko harremanak; ekonomia feminista; ongizate-estatua eta gizarte-babesa; politika ekonomikoak; ekonomia soziala eta solidarioa, pentsamenduaren historia… Nolanahi ere, ongi etorriak izango dira gai ekonomiko interesgarriak ikuspegi kritiko batetik aztertzen dituzten komunikazio guztiak.
Epea: 2026ko otsailaren 28era arte
Batzorde antolatzaileak bilkura paraleloak osatuko ditu, jasotako proposamenetatik abiatuta. Aukeran, saio bereziren batean sartzea eskatu ahal izango da. Sartzeko erabakia batzordearen eta dagokion saio bereziaren antolatzailearen artean koordinatuta hartuko da.
KOMUNIKAZIOETARAKO
DEIA
2025eko abenduaren



