Ekonomia Kritikoaren Elkartea (AEC) 2003an sortu zen, helburu bikoitzarekin. Alde batetik, Ekonomia Kritikoaren Jardunaldiak, babestea; jardunaldi hauek bi urtez behin antolatzen dira Estatu espainiarrean 1987tik, eta 2026an XX. edizioa ospatuko dute. Bestetik, Ekonomia Kritikoaren Aldizkaria, sostengatzea; aldizkaria 2003tik argitaratzen da, seihileko periodikotasunarekin.
Gaur egun, sortu zeneko konpromiso sozial eta politikoari leial, AECk ekonomia ezagutzaren garapenean eta zabalkundean lagundu nahi du, ikuspegi teoriko anitzetatik abiatuta: ekonomia postkeynesiarra, ekonomia ekologikoa, ekonomia feminista, ekonomia marxista edo ekonomia instituzionala, bai unibertsitatearen esparruan —irakaskuntza eta ikerketa—, bai gizarte zabalagoari begirako proiekzioan.
Azken helburu gisa, ekonomia ikuspegi desberdinek analisi ekonomikoari egin dioten ekarpenen integrazioa bilatzen du, izan ere, horrela bakarrik ezagutu eta azaldu ahal izango da hobeto errealitatea eta, beraz, gaur egungo krisi sozioekologikoak eskatzen duen erantzun inklusiboa marraztu. Horregatik, AECk zubiak eraiki nahi ditu analisi kritikotik abiatu eta bizi dugun zibilizazio-krisia iraultzen lagundu nahi duten pertsona guztien artean; izan ere, kohesioaren eta lan bateratuaren bidez baino ez zaio indar handiagoa emango gure ahotsari.
Unibertsitate eta ikerketa-zentro desberdinetako ehun ikertzaile baino gehiagok osatzen dute AEC, eta horietatik zortzi pertsonak osatzen dute Zuzendaritza Batzordea.
Ekonomia Kritikoaren Elkartean izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu
AECren jardun-esparru nagusiak hiru dira, guztiak ere errealitate soziala ulertzeko garrantzitsua den ekonomia ezagutza plural, teoriko eta metodologikoa garatzera bideratuak:
Irakaskuntza
Ikerketa
Ekonomia Kritikoaren Aldizkaria argitaratzeaz gain, AECk hiruhileko buletina eta bere jardueren memoriak argitaratzen ditu.
Ezagutzaren transferentzia
AECren ekitaldi aipagarrienen artean Ekonomia Kritikoaren Jardunaldiak daude. Horiez gain, Uda Eskolak eta Ekonomia Feministaren Kongresuetan egindako lankidetza ere azpimarratzekoa da..




